Zure zaleekin hiru puntuak eskuratzea baino plan hoberik ez dago Santo Tomas eguna amaitzeko. Helburu horrekin iristen da Reala 2018ko azken partida ofizialera, Deportivo Alaves garaitu eta bolada txarrari amaiera ematea. Jokalariek Gabonak aurreratu nahi dituzte eta urte osoan zehar atzean bultzaka izan duen zalegoari garaipen bat oparitu.
Taldeak garesti ordaindu ditu azken norgehiagoketako akatsak, asko ez izan arren emaitzetan izan duten ondorioa zuzena izan da. Sentsazio hori kentzeko unea iritsi da eta taldeak zuen dinamika ona berreskuratu. Zaleek talde txuri-urdin nagusi bat ikusi nahi dute, arerioa bereganatzen duena eta defentsako lan handi bateri esker partida beti eskuan izateko ahalmenarekin.
Denon artean moztuko dugu dinamika hau eta sailkapenean gora joango gera onenei gerturatzeko. Taldea dugu, egiten ari den lanean konfiantza ere bai. Hiru puntuak dira Santo Tomaseko postrea. GOAZEN REAL!!!