IGANDEA, 17:00

Toledori bisita egiteko deialdia

Vídeo

Irteera zaila Sansek izango duena asteburu honetan. Txuri-urdinak Gaztela-Mantxara egingo dute bidaia CD Toledoren aurka jokatzeko. Garaipen handi bat lortu ondoren aurreko larunbatean Rayo Majadahondaren aurrean bolada txar bat mozteko, gipuzkoarrek ezuste berri bat eman nahi izango dute Salto del Caballon.

Toledo Mensajero eta Real Madrid Castillaren aurka bi garaipen jarrian lortu ondoren iritsiko da neurketara. Hirugarren kokatuak sailkapenean 46 punturekin, berdeek puntuak lortu behar izango dituzte lehen postuak gertutik jarraitzeko. Ez dira talde asko Toledon hiru puntuak lortzeko kapaz izan direnak, bi porrot besterik ez, baina Sansek etxeko maila bera erakutsi du kanpoan eta mentalitate berdinarekin ekingo dio norgehiagokari. 

Deialdia ondorengoa da: Giralt, Zubiaurre, Ibarbia, Lapeña, Le Normand, Ugarte, Rodrigues, Arrieta, Sanz, Zubeldia, Gorostidi, Guridi, Sangalli, Muguruza, Merquelanz, Olaizola, Calvillo y Jauregi. Pablo Sisniega baka medikoa da.

3. Maila: Real Sociedad C – Getxo (igandea, 12:00)

Sekulako urte hasiera gure hirugarren taldea osatzen ari dena. Real C-k ez du porrota ezagutu 2017an jokatutako zortzi partidatan eta bolada hori mantentzeko helburuarekin hartuko du Getxo igande honetan. Bizkaitarrak hamabigarren daude 33 punturekin, partida gertu dauden bi arerioen artekoa izango da beraz. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!