EZAGUTU AKORDIOAREN ABANTAILAK

Toyota Euskoauto Realzale Programan

Realaren eta Toyota Euskoautoren arteko aliantza, duela aste batzuk sinatua, bide onetik doa eta txuri urdin familiari onurak dakarzkio. Babesletza akordio honek Realzale Programa ere hartzen du bere baitan, beraz, gure zaleek abantaila handiak izango dituzte Euskoautoren kontzesionario ofizialetan.

Abantailak

- 200 puntu, 22.000 €-rainoko auto berria Toyota Euskoauton erostean.

- 300 puntu Toyota Euskoauton auto berri bat erostean, 22.001 eta 29.999 €artean.

- 400 puntu, 30.000 €-tik gorako auto berria Toyota Euskoauton erostean.

- Gorla Taldeko kontzesionario guztietan, saldu osteko zerbitzuan egindako kontsumoaren %10 puntu bihurtuko da (mantentze-lanak, konponketak, ordezko piezak eta boutique).

Zer egin behar dut?

Aurkeztu zure NANa edo Realaren txartela, eta identifikatu bazkide, RS Laguna, RS Fan edo akziodun gisa kontzesionarioan erosketa edo konponketa bat egiten duzunean.

17.000 bazkide inguruk jaso dituzte onurak

Iaz, gure marka elkartuetan izandako kontsumoari esker guztira, 18.809 realzalek puntuak pilatu zituzten eta etekina atera zuten. 2021ean 570.000 euro baino gehiago banatu ziren. Parte hartu zuten pertsona guztien artean, 16.484 bazkideak dira, 2022ko kuotan dirua aurreztu dutenak, eta horietatik 1.650, 100 euro baino gehiagoko deskontua izan dute.

Eskerrak eman nahi dizkiegu familia realzaleari, bereziki gure bazkideei, Realzale Programaz fidatzeagatik, baita laguntzen diguten markei ere: RS Shop, Super Amara, BM Supermercados, Repsol, Halcon Viajes, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Montte, IBKbike, Chillida Leku eta azken fitxaketa, Toyota Euskoauto.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!