OMENALDIA ANOETAN

Txapeldunak!!

Realak Kopa irabazi du! 30 urte ondoren taldeak Kopa berri bat lortu du. Emakumezkoen taldeak denboraldi bikaina burutu du. Liga zazpigarren postuan amaitu ondoren Txuri-Urdinek Erreginaren Kopa irabazi dute Granadan.

Lorpenak ospakizun handia merezi du. Taldea bihar itzuliko da Granadatik (10:15ean hartuko dute lur Loiun) eta Aldundian (13:00) eta Udalean (13:30) harrera izango dute. Arratsaldean Anoetan omenaldia jasoko du. Real Madriden aurkako partida hasi aurretik, 18:20ean, zelaira aterako dira. Ondorioz, guztiok denborarekin iritsi behar gara Anoetara taldeak merezi duen omenaldia jasotzeko.

Hala ere, omenaldi gehiago egongo dira. Emakumezkoen taldeak Kopa Gipuzkoa osotik eramango du. Ondorengo egunetan informazioa, ordutegiak eta ibilbidea jakinaraziko da. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!