Jada eros ditzakezu txapeldunen kamisetak Realaren online denda ofizialean. Agian ez dakizu, baina Kopako txapeldunak gara! Eta titulu bat egunero irabazten ez denez, hori ospatu egin behar da.
A ze finala! A ze garaipena! Gure lehen Kopa 1987tik. Garaipen hau zuek guztiontzat da. Eta kamiseta hauek dira garaipen historiko honen oroitzapenik onena. Kamiseta nahi?
Bi diseinu
Kotoi %100 organikoz egindako kamisetak dira. Bi diseinu daude final handi hau gogoratzeko. Bata, itsas urdina, jokalari guztien eta gure entrenatzailearen marrazkiekin aurrealdean eta guztien izenekin atzealdean; bestea, grisa, zaleak garaipena ospatzen, koparekin, entrenatzailearen izenarekin, jokalari guztien izenekin eta 'Gurekin' hitza, azken aste hauetan lagun izan dugun leloa, nabarmenduta. Marrazketabarren diseinuak dira.
Helduen eta haurren (zortzi urtetik gorakoak) neurrian daude.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin