ekainaren 17tik 19ra

Tximist Cup-eko seigarren edizioa

Vídeo

Emakumezkoen Tximist Cup nazioarteko futbol txapelketak seigarren edizioa ospatuko du ekainaren 17tik 19ra, eta Zubieta eta Hondarribia izango ditu berriro egoitza.

Juan Carlos Samaniego 'TXIMIST' Realeko prestatzaile fisiko eta berregokitzailearen omenez sortu zenetik sei urte igaro direnean, mundu osoko 5.000 jokalari baino gehiagok hartu dute parte txapelketa honetan.

Realeko harrobiko emakumezkoen taldeez gain, nazioarteko izen handiko klubek hartuko dute parte, hala nola Juventus italiarra, Real Madril, Panathinaikos talde greziarra, Atletico Madril, Queens Park Rangers talde ingelesa, Genk belgikarra edo Hannover 96 alemaniarra.

Iaz Real Sociedad eta SD Eibarreko futbolari ohiek jokatu zuten familiaren omenezko partida, 'Legends' kategorian kokatua, FCBarcelona taldearen aurka jokatuko da. Maila goreneko txapelketa baterako itxiera perfektua izango da.

Ongi etorriak Tximist Cup era! Welcome to the Tximist Cup!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!