Willian Jose zoriontsu dabil Realean eta Donostian. Gaur goizean 2022. urtera arte berritu du kontratua, albiste bikaina jokalariarentzat eta taldearentzat. Aurreko urtean 14 gol sartu zituen eta aurtengo denboraldian lau neurketetan bi gol eskuratu ditu. Jokalari oso garrantzitsua da taldean eta aurrelariak gauza garrantzitsuak egin nahi ditu Realean.
Kontratua sinatu ondoren jokalaria “oso pozik” azaldu da Real Sociedad TV-n. “Poztasun handia da. Txuri-urdin kamiseta janztea harro sentitzeko da. Ilusio handia dut, urte polita espero dut. Aukera bikaina da jokalari eta pertsona bezala hazteko. Talde oso ona dugu eta historia egin dezakegu”.
Loren: “Egonkortasuna aurkitu du eta hazten jarraitu nahi du”
Txuri-urdin kirol zuzendaria pozik azaldu da Willian Josek kontratua berritu ondoren. “Gustura dago, egonkortasuna aurkitu du eta jokalari garrantzitsua da taldean. Realean hazi nahi du”.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin