Realak akordioa lortu du Real Madrid taldearekin Take Kubo Realean joka dezan. Aldi berean, klub txuri-urdinak akordioa lortu du jokalariarekin 27-28 denboraldiaren amaierara arte. 14 zenbakia eramango du.
Kalitate gehiago erasorako
Takefusa Kubo Kawasakin (Japonia) jaio zen 2001eko ekainaren 4an. 10 urte besterik ez zituela, FC Barcelona futbol taldeko beheko mailetan sartu zen. Arazo burokratikoak zirela eta, 2015ean Japoniara itzuli zen, FC Tokyora hain zuzen. 15 urterekin egin zuen debuta Japoniako lehen mailan. Hilabete batzuk Yokohama Marinos taldean utzita eta jatorrizko klubera itzuli ondoren, Kubok Real Madridekin sinatu zuen 2019ko udan, eta, urte hauetan, RCD Mallorca, Villarreal, Getafe eta berriro Mallorca taldeetan aritu da. Internazionala da Japoniako selekzioarekin eta 18 aldiz jantzi du bere herrialdeko elastikoa.
21 urte dituen arren, Kubo esperientzia handiko jokalaria da. Realera heldu da bere kalitatea, ausardia eta dinamismoa emateko txuri-urdinen erasoko jokoari. Ongi etorri, Kubo.
    
                    
                
                                            
                                        
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin