REAL SOCIEDAD – RCD ESPANYOL (21:00)

Une erabakigarria

21-22 Denboraldia bere une erabakigarrian sartzen da. Selekzioen azken geldialdia gaindituta, Realak RCD Espanyol hartuko du gaur gauean Reale Arenan ligako azken bederatzi konpromisoetako lehenengoan. Dena jokoan, eta anbizioari mugarik jarri gabe, txuri-urdinek Ramon Sanchez-Pizjuaneko ahalegina on egingo luketen hiru puntu bilatuko dituzte, azken esprintari hasiera onena emanaz.


Perikoak eliterako itzulera lasai batez gozatzen ari dira. Ohiko igoberria izan gabe, internazionalekin eta izen handiko jokalariekin, Vicente Moreno zuzentzen duen taldeak garaipena bilatuko du 40 puntuetara hurbiltzeko eta denboraldi agur lasaia izateko.


Raul De Tomas da mehatxu nagusia eta gure arerioaren ikurra. Internazional espainiarrak 14 gol sartu ditu aurten eta golegile nagusiaren garaikurrean bigarren postua lortzeko lehian dago. Sergi Darder, zelai erdiko giltza, gertutik jarraitu beharko dugu ere menderatu ahal izateko.


Hil edo biziko uneetan sartzen gara. Txuri-urdinek, sailkapen-marjina apur batekin, kontinenteko lehiaketetara beste itzuli batera hurbiltzen jarraitu nahi dute. Helmuga gero eta hurbilago ikusten da, horregatik garrantzitsuagoa da taldearen eta zaleen arteko batasuna azken minutura arte intentsitate berarekin borrokatu ahal izateko. Goazen denok batera une erabakigarri honetan. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!