Jon Ansotegirentzat

Urre eta Brillantezko Intsgnia

Jon Ansotegik Real Madriden aurkako partidaren atarian klub txuri-urdinaren Urre eta Diamantezko Intsignia jasoko du. Atzelari ohiak, 305 partidu jokatutakoa lehen taldean egon zen 11 denboraldietan, klubaren errekonozimendua jasoko du datorren igandea 17ko neurketan. Urteko partida handienetakoan, beste jokalari handi batek, bai zelaian bai kanpoan zituen baloreengatik, entitate gipuzkoarraren sari handiena jasoko du. Gaur egun Ansotegi Realeko Organigrama Teknikoaren kide da, Sanse, Real C eta Jubenilen Ohorezko Mailako taldeen staff teknikoei lagunduz eta baita hiru talde hauetako jokalarien kontrol eta jarraipenari eginez.

Maite Azkoaga, Aintzane Encinas eta Maialen Zelaia

Belar hockeyko jokalaria ohia, Maite Azkoaga, eta futbol taldeko ohiak diren Aintzane Encinas eta Maialen Zelaiak ere Urre eta Brillantezko Intsignia jasoko dute bere kirol merituengatik. Gure hiru kirolari ohiek omenaldia jasoko dute Valencia CF-ren aurkako partidaren atarian (Irailak 24, 20:45).

Pedro Ozcariz eta Francisco Pizarro

Gure sekzio maitatuenetako bi ordezkari historikok ere Urre eta Brillantezko Intsignia jasoko dute bizitza osoa Realaren alde lan egiteagatik. Pedro Ozcariz, Atletismo Saileko idazkaria 1965etik eta agintari nagusia 1984tik, Francisco Pizarrorekin batera, urpeko sailaren sortzaileetako bat eta Urpeko Zinearen Zikloaren sortzaile eta zuzendaria 35 urtetan zehar, errekonozimendua izango dute Real Betisen aurkako partidan (urriak 1, 12:00)

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!