Beñat Turrientesek txuri-urdin kurtsuko lehen MVP-a jaso zuen atzo arratsaldean Pagolako BM Supermerkatuetan, Donostiako Aiete auzoan. Beasaindarrak gozatu eta gozarazi egin zituen txuri-urdin txikienak askorentzat urrezko arratsalde bat izan zena.
Joxerra Barandiaran Ordiziako bazkideak ere jaso zuen bere oparia, zozketaren irabazlea izan baitzen boto-emaileen artean.
Funtzionamendua
Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.