REAL SOCIEDAD – GIRONA FC (19:00)

Urrezko hizkiekin idatzitako bidearen amaiera


Iritsi da eguna. Ia zazpi urtez lehen taldean izan ondoren, Imanolek agur esango dio gaur Realeko entrenatzaile izateari. Oriotarrak 339 partidarekin amaituko du bere ibilbidea, Europako bost sailkapenekin, horietako bat Txapeldunen Ligarako, eta, batez ere, Klubaren historian eta guztion oroimenean betiko geratuko den Errege Kopa batekin. Realaren historiako entrenatzailerik onenetako bat badoa, handiagoak egin gaituena eta Europa osoak urteetan egiten dugun futbola mirestea lortu duena. Partida hasi aurretik, Jokin Aperribay presidenteak Realaren urre eta brillantzeko intsignia emango dio.


Girona FC, berriz, etxeko lanak eginda iristen dira hitzordura. Aurreko denboraldian hirugarren postu historikoa eskuratu ondoren, aurten kontinenteko lehiaketa nagusian jokatu ahal izan dute. Ligan irregularrak izan dira eta Lehen Mailan jarraituko dutela ziurtatu dute Real Valladoliden aurkako garaipenari eta Leganesek Villarrealen aurka galdu izanari esker. Europan lehiatzea ez da erraza, eta azken urteotan egindakoari balioa ematen dio. Bost denboraldi jarraian Europan sartzen, aukeratuen eskura dago, eta guk hor egotea lortu dugu.


Imanoli eman digun guztia eskertu besterik ez zaigu geratzen, eta etapa honetan landutako maitasun eta esker on guztia itzuli. Europan zehar eraman gaitu eta titulu bat oparitu digu. Baina, garrantzitsuena, gure taldeaz oso harro sentiarazi gaitu denbora guzti honetan. Eskerrik asko guztiagatik, Imanol.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!