REAL SOCIEDAD – ATLÉTICO DE MADRID (21:00)

Urte berria, Reala berria

2026. urtea hasiko da Realarentzat, aurrekoa nabarmen hobetu behar duen urtea. Txuri-urdinek Atlético de Madrid hartuko dute Anoetan Pellegrino Matarazzoren estreinaldia izango den partidan. Kapitain berri honek arrakasten bidetik eramango gaitu.


Aurrean izango dugun lehen aurkariak aurkezpen gutxi behar du. Hirugarren sailkatu da beste denboraldi batez, udan egindako inbertsio handiak oraindik ez die utzi FC Barcelona eta Real Madridera gehiago hurbiltzen. Diego Simeoneren taldeak, bere estiloari leial, talde gogorrenetariko bat izaten jarraitzen du. Lan bikaina egin beharra dago 18 partidatan 16 gol besterik ez jaso dituen Oblaken atea zulatzeko.


Julian Alvarez, munduko lehen mailako mehatxua, Alex Baenaren etorrerarekin nabarmen indartu den eraso koltxoneroaren estilete zorrotzena da. Argentinarra (7 gol) eta Antoine Griezmann (6 gol) dira taula golegileko liderrak, 90 minututan arreta mantendu beharko dugu emaitza on bat ateratzetik gertu egoteko.


Urte berria gogo onez hobetzeko eta hazteko desirekin hasi ohi da. Jarrera eta eskakizun horrekin iritsiko da Reala bere etxera, jarraitzaileekin batera, lehen egunetik gora egiten hasteko sailkapen taulan. Defenda ditzagun gure koloreak merezi duten bezala. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!