Denboraldiko partidarik berezienetako bat heldu da. Hemen da derbia eta, gainera, bitaldeak taularen goiko aldean egonda. Mestallan lortutako garaipenak, etxetik kanpo lortutako lehenak, txuri-urdinen bide ona berretsi du. Derbiak beti dira derbi eta taldeen aurreko dinamikek garrantzi gutxi dute. Laurogeita hamar minutuek, edo ehun minutuk baino gehiagok, ez dute sasoiko dauden edo momentu onean iristen diren taldeekin zerikusirik. Partida desberdinak dira.
Reale Arena zelai zaila izaten jarriatu behar du arerioentzat. Imanolen mutilek etxean sendo daude eta, golen bidez, aurrera atera dituzte azken partidak. Azken bost urteetako bizileku naturalean igota, txuri-urdinak talde ausarta eta kalitatezkoa dira eta, aurten ere, urte osoan oso goian egoteko hautagai handia izango dela erakusten ari dira.
Zuri-gorriek oso ondo ekin diote txapelketari. Nahiz eta partidara baja garrantzitsuekin iritsi, Valverderen taldeak aurrerapausoa eman du bere jokoan eta, bere bertute tradizionalak oso ondo aprobetxatuz, talde lehiakor eta sendoa bihurtzen ari dira, urte batzuk lehenago ohituta gintuen taldearen antzekoa. Eguna, ordua, giroa... Faktore guztiek laguntzen dute partida bat izan dadin. Urteko partida da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin