futbol 4ko txapelketa

Urteurrena Ondarretan

Datorren irailaren 7an Realak 109 urte beteko ditu. Azken urteetako tradizioari jarraituta, klub txuri-urdinak familian ospatu nahi du hain berezia den egun hori.  Oraingo honetan, gainera, jaia leku karismatiko batean egingo da, Ondarretako hondartzan, talde txuri-urdinaren lehen futbol zelaia egon zen lekuan. Leku paregabea urtetik urtera harro sentiarazten gaituen ospakizun honetarako.

Ahalik eta pertsona gehien hurbildu ahal izateko, hondartzako jaia urtebetetze egunaren hurrengo egunean egingo da, hau da, irailaren 8an. Goizean egingo da, marea behera egongo baita, eta gomendagarria izango da edozein adinetako jendearentzat, nahiz eta batez ere txikienentzat pentsatuta egon, txikienek egun ahaztezina igaro dezaten guztiaren hasiera izan zen lekuan.

Futbol 4ko txapelketa

Jaia sorpresaz beteta egongo da; laster jakin duzue zer sorpresa diren. Futbol 4ko txapelketa bat izango da jardueretako bat, eta hondartzan jokatuko da.  Pasa den denboraldian, Anoetan, partiden aurretik Realak antolatzen zuen ´Fan Zone’-n arrakastaz erabili izan den zelaia instalatuko da bertan. Txapelketa bi kategoriatan zatituko da: infantila (2003an eta 2004an jaiotakoak) eta kadeteak (2005ean eta 2006an jaiotakoak). 16 talde eratuko dira, eta talde bakoitzak gehienez ere 6 futbolari edukiko ditu.

Gaurtik aurrera eta kupoa bete arte, zure taldearen izena eman dezakezu goiko estekan prest duzun galdetegia betez. Hitz egin zure lagunekin, aukeratu Realeko jokalari historiko baten izena eta osatu zuen taldea lehenbailehen. Beste sorpresa polit batzuez gain, realzalerik realzaleenen sariak ere egongo dira. . Eta gehiago ere egongo da. Datozen egunetan zehaztasun gehiago emango dira. Bueltatu zure talde maitearen jatorrietara. Jaiak itxura ona dauka.

  • Aipatutako ekitaldian, Real Sociedad de Futbolek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzen bada eta irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!