REAL SOCIEDAD – RCD MALLORCA (14:00)

Utzi genuen lekuan jarraitu


Reala bere etxera itzuliko da gaur eguerdian denboraldiko nazioarteko bigarren geldialdiaren ostean. Txuri-urdinek RCD Mallorca hartuko dute Reale Arenan duela bi asteburu utzi zuten joko eta emaitza onetatik jarraitzeko helburuarekin. Bere taldea berriz jokatzen ikusteko ilusioarekin, ziur harmailek bultza egiten dutela Donostiako feudoan garaipen berri baten bila, hiru lehiaketa jokatuko ditugun beste bolada gogor baterako hasierarik onena izango litzatekeena.


Talde bermeollarrak zailtasunak izan ditu azkeneko denboraldietan emaitza positiboak ateratzeko garaian gure zelaitik. Javier Aguirreren esperientzia alde, berriro saiatuko dira gaurkoan. Reale Arena menderaezin bihurtzen ari da eta horrek gure aurkarientzat suposatzen duen motibazio gehigarriak ere jokatzen du. Harro sentitu behar dugu lortutakoaz eta, aldi berean, ere bai horri eusteko desioa.


Pilak kargatuta, hankak egoera ezin hobean eta edozein aurkariren aurrean lehiakortasun biziaren sugarrari eusteko gai den taldearen eta zaleen arteko loturakin aurkeztuko gara. Orain arte egindako gauza on guztiek ahalegin handiagoa eskatzen dute jarraipena emateko. Gaur utzi genuen lekutik jarraituko dugu. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!