REAL SOCIEDAD – VILLARREAL CF (14:00)

Utzi genuen lekutik jarraitzera

Reale Arena 2020an irekiko da lehen aldiz Villareal hartzeko. Realzaleek Erregeen oparia aurreratu nahi dute eta hiru puntu besapean eraman kabalgatara. Horretarako, denboraldi amaieran txuri-urdinen helburu berengatik lehiatzera deitutako aurkari bat gainditu beharko dute. Azken jardunaldietan utzitako sentsazio onak gogoratzea izango da abiapunturik onena.


Urpekari horiak garaipena lortu zuen Getaferen aurka 2019ko azkenekoan. Manu Triguerosen errekuperazioarekin, Santi Cazorlaren sasoi onari eta Zambo Anguissaren botereari gehituta, zelai erdia kategoriako arriskutsuenetakoa da. Hegaletan Moi Gomez, Samuel Chukwueze edo Javi Ontiveros, Gerard Moreno, Toko Ekambi eta Carlos Bacca beteranoa aurrealdean. Ezkutariak ez dira atzean geratzen. Raul Albiol eta Pau Torresek eskarmentuaren eta gaztetasunaren arteko nahasketa handia osatzen dute, biak Espainiako selekzioaren azken deialdian sartuta. Ez da harritzekoa duten dinamika ona: zazpi puntu, Atletico de Madrid, Sevilla eta Getaferen aurka jokatu ostean.


Olentzerok utzi zituen jada bere opariak, Santu Inozenteen egunean bere bromak, eta mahatsak jan genituen. Urte berria hasiko da eta aurrekoan egindako lan on guztia amaitu beharko da. Familia txuri-urdinak ilusio handia du etortzear dagoenarekin. Hasteko, proba ona. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!