Hurrengo aurredenboraldiaren datak ezagutzen hasi dira. Uztailaren 8tik aurrera lehen taldeak entrenamenduak hasiko ditu. Aurredenboraldi honetan, aurreko denboraldian bezala, taldeak Zubietako instalazioak eta baliabideak aprobetxatuko ditu eta ez dago Gipuzkoatik kanpo stagerik egiteko asmorik. Txuri-urdinek entrenamenduak eta lagunartekoak tartekatuko dituzte, eta datozen egunetan iragarriko da prestaketa partiden egutegia.
Sanse
Bestalde, denboraldi honetan Bigarren Mailara itzuliko den Sansek uztailaren 5ean ekingo dio aurredenboraldiari. Lehen taldeak bezala, harrobiko taldeak instalazio txuri-urdinak erabiliko ditu denboraldi berria prestatzeko. Datozen egunetan ezagutuko dira udan jokatuko diren lagunartekoak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin