EPEA ZABALIK

Vigo eta Valladoliderako Sarrerak

Realak etxetik kanpo jokatuko dituen LaLigako hurrengo bi partidetarako sarreren eskaera aktibatu da: Realak urriaren 16an eta 22an jokatuko du Vigon eta Valladoliden, hurrenez hurren.

Celta de Vigo-Real Sociedad (urriaren 16an, 14:00)

Balaidosen birmoldaketa dela eta, Galiziako taldeak 100 sarrera bakarrik bidali ahal izango ditu (prezioa: 30 euro). Sarrerak honela banatuko dira:

- 75 sarrera gure zaleentzat webgune ofizialaren bidez. - 25 sarrera laguntaldeetarako.

Zale guztiek izango dute sarrerak erreserbatzeko aukera. Formularioa hilaren 10era arte egongo da martxan. Izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera erreserbatu ahal izango ditu, eta horiek hilaren 11n jasoko dira Bazkidearen Arretarako Bulegoan, 10:00etatik 20:00etara.

Real Valladolid-Real Sociedad (urriaren 22an, 16:15)

Valladolideko klubak 595 sarrera bideratuko ditu gure zaleentzat (prezioa: 40 euro). Sarrerak honela banatuko dira:

- 340 sarrera gure bazkideentzat eta RS Fanentzat webgune ofizialaren bidez. - 195 sarrera gure laguntaldeetarako. - 60 klubaren konpromisoetarako.

Partida honetarako sarreren eskaera gure bazkideentzat eta RS Fansentzat bakarrik izango da. Pertsona bakoitzeko bi sarrera eskatu ahal izango dira. Eskatzailea eta laguna bazkide edo RS Fans izan beharko dira.

Eskaerak egiteko epea 17an itxiko da. 340 sarrerako kupoa gaindituz gero, 17an bertan zozketa bat egingo da izena eman dutenen artean. Sarrerak hilaren 18an jasoko dira Bazkideen Arretarako Bulegoan, 10:00etatik 20:00etara.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!