Reala Vigon dago kontzentratua bihar Balaidosen jokatuko duen partidaren esperoan (16:45). Espedizio txuri-urdinak 10 minutuko aurrerapenarekin hartu du lurra Vigoko aireportuan Biarritzetik irten den hegaldian eta ondoren autobusez mugitu da kontzentrazio hotelera, zale ugarien ongi etorria jasota. Taldea Donostiara itzuliko da partida ondoren.
Deialdia ondorengo jokalariek osatzen dute: Rulli, T. Ramirez, J. Zaldua, Odriozola, Aritz, I. Martinez, Yuri B., Rodrigues, Illarra, Zurutuza, Granero, Zubeldia, X. Prieto, Canales, Carlos V., Oyarzabal, Juanmi, Willian J. eta Bautista. Gainontzeko jokalariek bidaiatu dute ere.