Finalerdia Real Sociedad eta Athletic Club taldeen artean jokatuko da

XII. Euskal Herria Koparen aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Tolosako Berazubi zelaian XII. Euskal Herria Kopa eta bertan izan dira Garbiñe Etxeberria Realeko ordezkaria, Maite Azkoaga kontseilaria, Kike Zurutuza Euskal Herria Kirola elkarteko arduraduna, Naroa Uriarte Athletic Club taldeko jokalaria eta Iñaki Martixa Tolosa CF kirol elkarteko presidentea.

Finalerdia abuztuaren 28an ospatuko da 16:00ean Tolosako zelaian. Athletic Club talde bizkaitarraren aurka jokatuko dute lehen neurketa hori Natalia Arroyoren neskek. Talde txuri-urdinaren lehen helburua, finalerako sailkatzea da eta behin lehen neurketa hori gaindituta, 2020ko garaipena errepikatzea.

Aurredenboraldiko azken hitzordua izango da Realarentzat eta sentsazioak pilatzeko azken aukera izango da honako hau.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!