LAGUN ONAK 1-0 REAL C

Zorte txarra

Gure hirugarren taldeak gol bakar batengatik galdu du gaur arratsaldean Lagun Onaken aurka, non zortea ez duen alde izan. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik. Kanpokoak, aldiz, atzean egon dira jokatzen, kontraerasoak bilatuz. Cachenautek buruz izan du lehenengo zatiko aukera argienetariko bat. Aguirrek ere berea izan du markagailuan kanpokoak aurreratzeko, baina falta egin diote atezainaren aurrean ia bakarrik geratu denean.

Saiatzen jarraitu dute txuri-urdinek bigarren zatian, baina asmatu gabe aurkariaren arearekiko. Lehenengo itzulian bezala, kanpokoek beraien aukera bakarrenetakoa aprobetxatu dute garaipena eskuratzeko; Elosegik bere ateara desbideratu du ezker hegaleko erdiraketa bat. Txuri-urdinak nagusi izan dira azkeneko hogei minutuetan, baina zorterik gabe. Gaur ez da eguna izan. Hurrengo astean, gipuzkoarrek beste aukera bat izango dute dinamika aldatzeko Zubietan Deusto jasoko dutenean.

Fitxa teknikoa:

Lagun Onak: Martín, Renovales, Barquero, Leunda, Tena, Celihueta, Ugaitz (Harri, min. 38), Gorka, Otamendi, Arufe, Orbegozo (Ximon, min. 76).

Real C: Bastida, Elosegi, Cachenaut, Ezkurdia, Crotto, Valtierra, Olasagasti, Galarreta, Kortajarena (Martinez Losa, min. 67), Aranzabe (Lucbert, min. 62), Aguirre (Garrido, min. 74).

Gola: 1-0: Elosegi (b.a.), min. 64

Epailea: Goitia Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Barquero eta Leundari eta kanpoko Valtierra eta Cachenauti.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!