Zu zara opari onena, Álvaro

Vídeo

Alvaro Ferrolgo mutikoa da, futbolzale amorratua, eta Racing, bere hiriko taldearen jarraitzailea. 8 urte ditu eta bere buruan futbola besterik ez dago. Alvarok ikusmen ezgaitasuna du baina ez da oztopo, dituen mugekin, bizitza eta futbola pasio inbidiagarriarekin bizitzeko.

Real Sociedad Fundazioak Alvarori opari berezi bat egiteko eskatu zien Errege Magoei: Donostian asteburu bat pasatzea FC Barcelonaren aurkako partidarekin amaituz. Berdegunetik bizi zuen norgehiagoka, Escoita teknologia erabiliz. Escoita audiodeskribapenen sistema da eta, horri esker, ikusmen-urritasuna dutenek futbola modu sakonagoan eta hurbilagoan bizi ahal dute. Teknologia horrek zelaian gertatzen denaren narrazio zehatza eta atzerapenik gabekoa eskaintzen du, eta erabiltzaileek jokaldi bakoitza, aulkian izandako erreakzio bakoitza eta harmailetan gertatzen dena une oro jarraitu ahal izango dute. Anoeta da sistema hau ezarrita dagoen Lehen Mailako zelai bakarra.

Asko idatz daiteke Alvarok asteburuan bizi izan zuenari buruz, baina askoz hobe da ikustea. Gozatu bideoaz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!