LAGUNARTEKOA SD EIBARREN AURKA

Zubietara sartzeko informazioa

Realak ostiralean neurtuko ditu indarrak Zubietan, SD Eibarren aurka, denboraldiaurreko bosgarren lagunartekoan. Talde armaginaren aurkako norgehiagoka Jose Luis Orbegozo zelaian jokatuko da 11:00etan eta Real Sociedad TVk zuzenean eskainiko du.

Realeko bazkideek eta RS Fan-ek eta Eibarreko bazkideek bakarrik ikusi ahal izango dute partida eta instalazioen sarreran erakutsi beharko dute txartela. Partidara joaten diren zale guztiek Jose Luis Orbegozo zelaiko harmailetan eserita egon beharko dute eta ezin izango da partida zelaiaren inguruan zutik ikusi. Hori dela eta, harmailen gehienezko edukiera (2000 ikusle) bete ondoren, ezin izango da sartu.

Aparkalekua

Z7ko aparkalekua irekita egongo da jarratzaileentzat, hipodromoko aparkalekuan aparkatzeko aukera ere egongo da. Errepidea itxita egongo da Mercabugatiko gasolindegiko biribilgunetik hipodromorantz.

EUSKAL HERRIKO TXAPELAREN FINALERAKO SARRERAK

Aurredenboraldiko azken lagunartekoa jokatuko du Realak Athletic Cluben aurka. Txuri-urdinek zuri-gorrien aurka jokatuko dute Euskal Herriko Txapelaren finala ostiralean, abuztuaren 5ean, 20:45ean, Barakaldoko Lasesarre zelaian.

Sarrerak salgai egongo dira Realaren denda ofizialetan eta www.ehkirola.eus webgunean.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!