Gaurkoa egun berezia da, gaur derbi eguna da. Realak San Mames bisitatuko du 21:00etatik aurrera urteko partida handienetariko bat jokatzeko. Dena eman behar den lehia da, ezin da ezer gorde saria handiegia baita.
Deialdia honakoa da: Gero Rulli, Moya, Gorosabel, Aritz, Raúl Navas, Héctor Moreno, Rodrigues, Illarra, Zubeldia, Rubén Pardo, Sangalli, Zurutuza, Guevara, Oyarzabal, Roberto López, Bautista, Sandro eta Willian José. Baja medikuak: Zaldua, Llorente, Merino, Januzaj eta Merquelanz. Santzionatuta: Juanmi eta Theo.
Athletic Club hamabosgarren sailkatua dago 7 punturekin, Realak baino bat gutxiago. Eduardo Berizzoren taldearen lehiakortasuna agerian geratu da Real Madrid CF eta FC Barcelonaren aurka lortutako berdinketekin azken jardunaldietan, baina SD Huesca eta Villarreal CFen aurka kale egin dute ere.
Reala baja askorekin iristen da, baina harmarria eta kolore hauei diegun maitasunak bat egitea eta zailtasunen aurrean handi egitea eramango gaitu. San Mamesera joango diren zaleek merezi dute, munduko leku guztietatik bultza egingo dutenek merezi dute, jokalarien esfortzuak merezi du. Zuengatik, Erreala!