Egun gutxi barru hasiko dugu denboraldi berria. Ilusioz betetako urte bati ekingo diogu, hiru txapelketatan parte hartuko dugulako, eta gure kolore txuri-urdinak Europan erakutsiko ditugulako harro. Real Sociedad elkartean, guztion artean bizi eta sentitu nahi ditugu iritsiko diren une gogoangarriak
Gure helburu nagusia zurekin batera aurrera egitea da. Reala aspalditik ari da lanean egunez egun bere jarraitzaileengandik eta bazkideengandik gertuago egoteko, bai eta akziodunengandik gertuago egoteko ere. Hori horrela, erakunde honek zuen leialtasuna eta konpromisoa saritu nahi du, badakigulako zuek egiten duzuela handi Reala.
Eraldaketa digitaleko prozesu batean gaude, elkartea mundu osoko jarraitzaileengana gerturatzeko eta Real Sociedad taldearen jarraitzaile guztiei eduki eta zerbitzu gehiago eskaintzeko. Denboraldi honetako berritasun nagusiak abiarazi ditugu jada: bazkideen txartel berriak igorri ditugu, eta web-orrian NIRE REALA eremua aktibatu dugu.
Bazkide-txartel berria
Aurten, zure leialtasuna eta konpromisoa zure bazkide-txartelean islatuko dira, zure leialtasun-mailaren arabera pertsonalizatuta egongo baita. Estiloa berritzeaz eta kategoriei eusteaz gainera, berritasuna da txartel berriak zure leialtasun-urteen arabera pertsonalizatuta daudela (+10, +25, +50 eta +75). Realak balioa eman nahi die gure bazkideen leialtasunari eta antzinatasunari.
Gainera, 12. jokalariaren figura abiaraziko dugu Anoetan jokatutako partiden ehuneko ehunera bertaratu ziren haientzat. 12. jokalaria izan zarelako, txartel pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure dortsala tinkatuta izango duena
Txartel berri guztiak bidali dira ohiko postaren bidez, eta aste honetan iritsiko dira. Ez baduzu jasotzen, mesedez, jarri harremanetan gurekin edo jo Anoeta pasealekuko 1. zenbakiko bulegoetara.
NIRE REALA: web-orriko eremu pertsonalizatu berria
Zugandik gertuago egoteko nahiari jarraikiz, eremu pribatu berri bat sortu dugu gure web-orrian, funtzionaltasun berriak eskaintzen dituena. Atal berri horri esker, modu errazean kudeatu ahal izango dituzu zure datuak, eta harreman errazagoa eta gertuagokoa izango duzu elkartearekin. Gainera, funtzionaltasun gehigarriak ere lortuko dituzu: aparteko ekintzak, sustapen, bereziak eta abar.
Eman alta NIRE REALA atalean klik eginez, eta elkartearekin lotutako albisteen eta ekitaldien berri izango duzu. Eremu berrira lehen aldiz sartzen zarenean, zure txartelean agertzen den ID eskatuko dizugu, zure datu guztiak lotu ahal izateko, harreman zuzenagoa eduki ahal izateko. Datozen hilabeteetan, NIRE REALA atala eguneratzen joango da, eta eduki eta funtzio berriak eskainiko dizkie erabiltzaileei
Baina Realeko bazkideak ez dira izango abantaila horiez gozatuko duten bakarrak. NIRE REALA atala komunitate realzale osoarentzat egongo da erabilgarri: akziodunentzat, RS Fan direnentzat edo jarraitzaileentzat, oro har. Realak jarraitzaile guztiak animatzen ditu NIRE REALA atalean, zure eremu pertsonalizatu berrian, erregistratzera. Egin klik NIRE REALA atalean!