ATLÉTICO DE MADRID - REAL SOCIEDAD (ASTEARTEA, 16:00)

Zuzeneko aurkaria

Natalia Arroyorenak bete-betean sartu dira garaipenaren bidean eta unerik onenean iritsi dira zuzeneko arerio bati aurre egiteko. Gainera, garrantzitsua izango da Deportivo Alaves taldearen aurkako norgehiagoka galdu zuten Nerea eta Jade bezalako jokalariak berreskuratu izana. 

Txuri-urdinek beren kalitatea erakusten dute eta orain arte pilatu dituzten minutuei esker, partida borobilak egiteko falta ziren xehetasun txikiak leundu dituzte.

Madrildarrei dagokienez, ligako azken jardunaldian Athletic Club taldearen aurka erraz irabazitako partida baten ondoren iristen dira. Kalitate indibidual handia duen taldea da eta partida hamar minututan iraultzeko gaitasuna dute. 

Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!