FC BARCELONA 8 – 0 REAL SOCIEDAD

Pausoz pauso bidea egiten

Harrotasuna eta burua goian. Realak parte hartze bikainarekin amaitu du gaurkoan Erreginaren Kopako finala, Sporting de Huelva, Levante UD eta Atlético de Madrid hurrenez hurren garaituz final handira iritsi ahal izateko. Ibilbidea bikaina izan da eta final berri batean presente egoteak Gipuzkoa osoa emozioz eta ilusioz bete du, gure gazteenak gehien bat. Etorkizuna ziurtatuta dago.

Futbolari dagokionez finala historiara pasako da FC Barcelonaren nagusitasun nabarmenarengatik, lehen minutuetatik gailendu da jokoan eta markagailuan. Katalanak bostgarren minutuan aurreratu dira Ona Batllek jokoz kanpo eztabaidagarrian egindako golarekin. Paralluelok buruz eta Grahamek bitan handitu dute tartea. Bostgarrena Batllek egin du eta atsedenaldira ezberdintasun argiarekin joan dira.

Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da, Marionak bitan eta Pinak egindako gol azkarrekin. Reala ordea gehiago luzatu da eta golaren bila aritu da, animatzeari utzi ez dioten zaletuen laguntzaz. Bigarren zatiko minutu hauetan ikusi da Realaren bertsiorik onena, partida 8-0 batekin amaitu aurretik.

Gaurko neurketak ez du talde honen ibilbidea lausotzen, historia egiten eta hazkunde prozesuan pauso handiak ematen jarraitzen baitu. Pausoz pauso bidea egiten. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Paños (kap.), Bronze (Marta, min. 63), Paredes, Engen, O. Batlle, Patri (Walsh, min. 54), Aitana (Alexia, min. 46), Pina, Graham (Brugts, min. 68), Paralluelo (Rolfö, min. 54), Mariona.

Real Sociedad: Lete, Emma (Viles, min. 81), Apari (Etxezarreta, min. 71), Vanegas, I. Arnaiz (Jacqueline, min. 59), Bernabé (Cecilia, min. 59), Andreia, Franssi, N. Eizagirre (kap.), Jensen (Lorena, min. 71), Amaiur.

Golak: 1-0: O. Batlle, min. 5; 2-0: Paralluelo, min. 13, 3-0: Graham, min. 19; 4-0: Graham, min. 19; 5-0: O. Batlle, min. 33; 6-0: Mariona, min. 48; 7-0: Pina, min. 52; 8-0: Mariona, min. 58;

Epailea: Gil Soriano. Txartelik gabe.

Estadioa: La Romareda Estadioa. 25.617 zale.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!