OTSAILAREN 2TIK 6RA, ISTANBULEN

Superkoparen xehetasunak zehaztuta

Espainiako Futbol Federazioak gaur arratsaldean jakinarazi ditu otsailaren 2tik 6ra Istanbulen jokatuko den Superkoparen xehetasun guztiak. Reala, Kopako egungo txapelduna den aldetik, Real Madrilen aurka arituko da bigarren finalerdian.

Neurketa otsailaren 3an jokatuko da, 20:00etan, Tüpraş Stadiumean. Besiktasek etxeko partidak jokatzen dituen estadioak 42.000 ikusletik gorako edukiera du. Lehen finalerdian, bezperan, FC Barcelonak eta Atlético de Madridek neurtuko dituzte indarrak Fenerbahçeren zelaian.

Finala, bi finalerdietako garaileen artean jokatuko dena, otsailaren 6an izango da, Ali Sami Yen estadio mitikoan. Galatasarayk etxeko partidak jokatzen ditu bertan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!