Talde txuri-urdinak 5-1 galdu du Aston Villaren aurka U21 Premier League International Cup txapelketako estreinaldian. Neurketa ahalik eta ondoen hasi da. Telletxeak Eceizabarrenaren pase bikaina baliatu du lehen gola egiteko. Zoritxarrez, denbora gutxi behar izan dute etxekoek erreakzionatzeko, eta Meadek berdinketa jarri du berriro markagailuan, buelta erdian sartutako golari esker. Minutu batzuk igaro dira aukera argirik gabe, eta ingelesen akats batean, Eceizabarrenak Soroeta bakarrik utzi du, baina honek ezin izan du hiru zutoinen artean errematatu. Horren ostean, donostiarrek aukera gehiago izan dituzte. Xuban eta Nebreda urrutitik saiatu dira, baina Lewisek bi erremateak gelditu ditu. Ia arriskurik sortu gabe, Aston Villak bere bigarren gola eskuratu du –Roperok bere atean sartu du balioa–. Donostiarrek azkar berdindu nahi izan dute. Soroeta bakarrik geratu da buruz buru batean, baina bere jaurtiketa desbideratuta atera da.
Bigarren zatiko lehen minutuetan, Aranak zalantzazko penaltia egin dio Johnsoni. McGrath izan da jaurtitzailea, eta bere errematea zutoinean jo du. Gipuzkoarrak Soroetaren burukada batekin erreakzionatzen saiatu dira, baina berriz ere, kanpora joan da. Ingelesek ederki aprobetxatu dituzte kontraerasoak hiru minututan bi gol gehiago egiteko; biak Blakek sartu ditu. Partida maldan gora zutela, aldea murrizten saiatu dira txuri-urdinak. Azken minutuetan, Urangak penaltia egin, gorria ikusi eta Blakek beste gol batekin itxi du garaipena. Hurrengo jardunaldian, donostiarrek zapore txarra kendu eta Leicester Cityren aurka lehen garaipena lortzea bilatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Aston Villa (U21): Lewis, Mulley (Burgess, min. 57), Carroll, Routh (kap.), Fortes, Quinn (Lynskey, min. 57), Jenner (Boyd, min. 84), Brannigan (Blake, min. 57), McGrath, Johnson eta Meade (Adediran, min. 73).
Real Sociedad (U21): Folgado, Isasa, Ropero (Letamendia, min. 62), Larrañaga (Garitaonaindia, min. 70), Arana, Oleaga (Uranga, min. 62), Eceizabarrena (kap.), X. Fernández (A. Pérez, min. 70), Telletxea, Nebreda (Elcano, min. 62) eta Soroeta.
Golak: 0-1: Telletxea, min. 2; 1-1: Meade, min. 9. 2-1: Ropero (b.a.), min. 38; 3-1: Blake, min. 69; 4-1: Blake, min. 72; 5-1: Blake (pen.), min. 83.
Epailea: Joe Moss. Txartel horia atera dio etxeko Meaderi. Txartel gorri zuzena erakutsi dio kanpoko Urangari (min. 82).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin