Eskatu zure sarrera

Bete formulario hau eta eska ezazu urriaren 29an 21:00tatik aurrera jokatuko den Realaren eta SSC Napoliren arteko Europa Leagueko partidarako sarrera.

Izena emateko epea 25ean itxiko da (23:59). 26an zozketa egingo da. Zozkatu beharreko sarreren kopurua agintariek zehazten duten gehieneko edukieraren araberakoa izango da.

Sarrera bat egokitzen bazaizu, urriaren 27an mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, esleitutako eserleku berria eta Reale Arenara sartzeko beharko duzun informazioa jasotzeko.

Sarrera pertsonala eta besterenezina izango dela eta sarrera-kontrol nominala egingo dela gogorarazten dizugu.

Informazioa guztia

Barkatu eragozpenak, sarrerak ez daude salmentan jada.