REAL SOCIEDAD – SSC NAPOLI

Bazkideentzako sarreren izen-ematea zabalik

Jada zabalik dago urriaren 29an Reale Arenan (21:00etan) Realak eta Napolik jokatuko duten Europa Leagueko bigarren jardunaldiko partidarako izena emateko epea gure bazkideek sarrera bat eska dezaten.

Jokin Aperribay presidenteak aurreratu zuenez, klubak Reale Arena irekitzeko planarekin jarraitzen du, edukiera mugatuarekin eta agintari eskudunek hartutako erabakien menpe. Bertaratuko direnen kopurua datozen egunetako osasun-bilakaeraren araberakoa izango da. Baimendutako gehienezko edukiera zehaztu bitartean, Realak eserlekuak bazkideen artean banatzeko prozesua martxan jarri du. Izen-ematea urriaren 25ean itxiko da. Ondoren, edukiera zehaztu ondoren, zozketa egingo da izena eman dutenen artean.

Sarreren zozketaren zenbakiak ondoz ondo esleituko dira, izena emandako lehen zenbakitik aurrera, hurrenkera zorrotzean. Beraz, partidara pertsona batekin baino gehiagorekin joan eta senide edo lagun baten ondoan eseri nahi baduzu (betiere osasun-protokoloa betez), interesdunek inprimaki bakoitza aldi berean betetzea gomendatzen dizugu. Horrela, aukerak handiagoak izango dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!