SANSE 1-1 CD TENERIFE

Beste puntu bat

Vídeo

Sansek puntu baliotsua lortu du neurketako azken minutuetan gaur arratsaldean Zubieta Estadioan CD Teneriferen aurka. Txuri-urdinak hobeak izan dira, baina Soroetak azken txanpan sartu duen golari itxaron behar izan diote, aurkariak baino aukera gehiago izan dituen partida berdindu ahal izateko.

Donostiarrak aurkaria baino ekimen handiagoarekin hasi dira lehen zatian, eta gutxi itxaron behar izan dute lehen abagunea iristeko, Baldak area kanpotik egindako erremate baten bidez. Jokaldi horren ostean, neurketaren tarte luze batean zehar ez da aukera argirik izan bi taldeetako batentzat. Ordu erdia betetzear zela, gipuzkoarrek berriro ekin diote erasoan eta Baldaren erdiraketen bidez saiatu dira. Díaz, oso gogotsu aritu dena, Dani Martínek defendatutako atea irekitzen saiatu da, baina zorterik gabe. Atsedenaldia iritsi aurretik, Garrok urrunetik probatu du, baina bere jaurtiketa kanpora joan da.

Bigarren zatian, tenerifetarrak hobeto zelairatu dira eta gola sartu dute, baina baliogabetua izan da jokoz kanpo batengatik. Txuri-urdinek erantzun egin dute Martínek ondo gelditu duen Díazen errematearekin. Errebotea Lebarbierri iritsi zaio eta haren jaurtiketak langan jo du, talde kanariarraren atzelari batek ukitu ostean. Ia hurrengo jokaldian, kanpokoek aurrea hartu dute Fabriciok area kanpotik egindako jaurtiketa bikain bati esker. Amorerik eman gabe, donostiarrek erasotzen jarraitu dute eta, jokaldi on baten ostean, Díaz lurrera erori da area barruan, baina epaileak ez du penaltirik adierazi. Handik minutu gutxira, gipuzkoarrek euren saria aurkitu dute: Soroetak baselinaz gol zoragarria sartu du, Baldaren pase bikain baten ostean. Golaren lortu eta gero, donostiarrek gora egin dute eta garaipenaren bilatzeko helburuarekin, baina Astiazaranen erdiraketa bikainak ez errematatzailerik aurkitu.

Puntu banaketa amore ematen ez duen Sanse batentzat, Bigarren Mailako edozein talderen aurka lehiatzeko gai dela erakutsiz. Hurrengo jardunaldian, puntu honi jarraipena eman eta garaipena bilatuko dute Andorraren aurka. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

Sanse: Fraga, Garro (Ruperez, min. 61), Beitia (kap.), Kita, Balda, Aguirre (Carbonell, min. 61), Lebarbier (Gorosabel, min. 72), Díaz (Eceizabarrena, min. 88), Astiazaran, Mariezkurrena (Soroeta, min. 72) eta Carrera.

CD Tenerife: Dani, Jorge Moreno (César, min. 76), Landazuri, León, David Rguez., Juanjo S., J. Álvarez [(Fabricio, min. 7) (Krdžalić , min. 76)], Pečar (I. Chapela, min. 66), Nacho Gil, Víctor Moreno eta Enric Gallego (kap.).

Golak: 0-1: Fabricio, min. 60; 1-1: Soroeta, min, 76.

Epailea: Abraham Domínguez. Txartel horia atera die etxeko Ruperez y Mariezkurrenari eta kanpoko Juanjo S., Enric Gallego, Fabricio eta I. Chapelari.

Ikusle kopurua: 1.016 pertsona.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!