UEFA WOMENS EUROPA CUP

Heart of Midlothian FC taldearen aurka

Realak Heart of Midlothian FC izango du aurkari UEFA Women’s Europa Cupeko bigarren kanporaketan. Ostiral honetan Nyonen egindako zozketak zehaztu du txuri-urdinen hurrengo aurkaria Europako ibilbidean, UEFA Women’s Champions Leaguen parte hartu ostean.

Kanporaketa joan-etorriko bi partidatan jokatuko da. Realak joaneko partida Eskozian jokatuko du, eta itzulikoa, berriz, Zubietan. Lehen neurketa irailaren 22an edo 23an izango da, eta itzulikoa irailaren 30ean edo urriaren 1ean. Bi partiden behin betiko egunak eta ordutegiak aurrerago baieztatuko dira.

Txuri-urdinek, beraz, beste erronka bati ekingo diote Europan, UEFA Women’s Europa Cupen. Kanporaketa gaindituz gero, Reala final-zortzirenetarako sailkatuko da. Fase horretako zozketa urriaren 2an egingo da, eta bertan zehaztuko da finalera arteko bidea.

Aurrera, Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!