Real C-k puntu oso landua lortu du ligako lehen jardunaldian Derioren aurka Ibaiondon. Lehen zatia etxekoen aldeko bi penaltiek markatu dute, bien artean hiru minutuko tartearekin. Galileak horietako bat gelditu du, eta bestea kanpora joan da, txuri-urdinen itxaropenak mantenduz. Atsedenaldirako gutxi falta zenean, Arana, lehen penaltia eragin ondoren txartel horia ikusi duenak, kanporatua izan da beste bat jasotzeagatik, gipuzkoarren zorigatzerako.
Bigarren zatian, donostiarrek zuten guztiarekin estutu dute emaitza mantentzeko eta eutsi egin diote talde bizkaitarraren etengabeko erasoei. Bikain lehiatuz, gure bigarren filialak atea hutsean mantentzea lortu du, berdinketa erdiesteko. Puntu oso baliotsua txapelketa hasteko, taldearen izaera, ahalegina eta sakrifizio gaitasuna erakusten duena. Hurrengo jardunaldian, txuri-urdinek Lagun Onak taldea izango dute aurkari Zubietan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin