Sarrerak 24-25: Rayo Vallecano - Real Sociedad

Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera/k martxoaren 16an Vallecasen jokatuko den Rayo Vallecanoren eta Realaren arteko Ligako partidarako (18:30etan). Sarrera erreserbatzeko epea martxoaren 10ean amaituko da (12etan).

Sarrera bakoitzak 40 euro balio du eta gehienez bi eskatu ahal izango dira. Eskatzaileak eskatutako datu guztiak sartu beharko ditu. Bazkideak partidara lagun batekin joan nahi badu, pertsona horren izena, abizena eta NANa ere sartu beharko ditu.

Eskainitako sarreren kupoa gainditzen bada, martxoaren 10n zozketa bat egingo da izena eman duten bazkide eta RS Fans guztien artean. Egun horretan bertan jakinaraziko dira emaitzak.

Sarrerak Reale Arenako leihatilan jaso ahalko dira martxoaren 11n, 10:00(e)tatik 20: 00(e)tara. Sarrerak jasotzeko, eskabidea berresteko emaila aurkeztu beharko da, jasotzen duen pertsonaren bazkide-txartelarekin edo NANarekin batera.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Informazio gehiago

Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2025/03/10