DAGOENEKO ESKA DITZAKEZU (MARTXOAK 16, 18:30)

Vallecaserako sarrerak

Dagoeneko Vallecasen (18:30etan) jokatuko den partidarako sarrerak eskatu ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 143 sarrera jasoko ditu (40 euroko prezioan):

- 98 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.

- 30 sarrera languntaldeentzat.

- 15 sarrera klubaren konpromisoetarako.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzta eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik martxoaren 10a bitarte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo astelehenean 12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak eta bidelagunak bazkidea edo RS Fan izan behar dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.

Garrantzitsua: Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!