Sansek aurredenboraldiko hirugarren lagunartekoa jokatu du gaur arratsaldean Eibarren aurka. Txuri urdinak gutxigatik galdu dute partida oso parekatua eta intentsua izan den honetan, eta atsedenaldia baino lehen penalti bat egin behar izan dute.
Sansek neurketako lehen minutuetan heldutasun handiagoa erakutsi duen Eibar hartu du mendean, eta jokoaren kontrola bereganatu du. Hala ere, minutuak pasa ahala Donostiarrek hazten joan dira eta abagune argienak sortu dituzte. Atsedenaldira berdinketarekin iritsiko zela zirudienean, penalti bati esker aurreratu da talde armagina markagailuan.
Bigarren zatian, partidak izan duen parekotasuna eta intentsitatea mantendu dira. Eibarrek izan du abagunerik argiena, baina Martonek ez du asmatu baloia sareetara bidaltzen, eta Sansek, aldiz, ez du berdinketaren bidea aurkitu. Bi taldeek aukerak izan dituzten arren, markagailua ez da mugitu 0-1eko emaitzarekin, eta lehia estua izan da, bi taldeen denboraldi-aurreko erritmo ona agerian utzi duena.
Beste test on bat txuri-urdinentzat, denboraldiaren hasierari begira minutuak eta sentsazioak pilatzen jarraitzen baitute. Larunbata honetan beste hitzordu bat Zubietan, oraingoan SD Huescaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Olasagasti, Garro (Isasa, min 65), Arana (Osazuwa, min 60), Carbonell (Ropero, min 65), Uranga (Larrañaga, min 60), Calderon (Oleaga, min 65), Adjabeng (Astiazaran, min 46), Telletxea (Eceizabarrena, min 60), Mariezkuerrena (kap.) (Agote, min 60), Gorosabel (Ezkerra, min 46) y Garitaonaindia (Nebreda, min 46).
SD Eibar: Magunagoitia (Bermejo, min 60), Cubero (Alvaro, min 70), Sergio A. (Aleix, min 70), Adu Ares (Pejiño, min 70), Bautista (Marton, min 70), Magunazelaia (Ivan Gil, min 60), Mada (Eric, min 70), Arana (Carrasco, min 70), Arbilla (kap.) (Korta, min 70), Juan Bernat (Sarasketa, min 46), Hugo García (Lumbreras, min 70).
Golak: 0-1: Bautista, min. 44 (pen.).
Epailea: Olatz Rivera Olmedo.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin