SANSE 4-0 PAU FC

Proba bikaina

Vídeo

Sansek aurredenboraldiko bigarren lagunartekoa jokatu du gaur arratsaldean Zubieta Estadioan. Txuri-urdinek erakustaldia eman dute Pau FC lau eta huts mendean hartuta.

Donostiarrek erritmo gehiago zuen talde bati egin diote aurre, Frantziako Bigarren Mailan denboraldia hasteko bi aste falta direnean. Baina erritmo-diferentzia hori ez da berdegunea islatu. Astiazaranek, partida hasi eta gutxira, Soroetaren asistentzia baliatu du markagailua irekitzeko.

Bigarren zatian, Mariezkurrenak aldea handitu du area barrutik egindako ezkerkada indartsuarekin. Handik gutxira, Osazuwak hirugarrena lortu du jaurtiketa ikusgarri batekin. Mariezkurrenak berak, amaierarako hamar minuturen faltan, atzerako artarazi eder batekin itxi du gol festa.

Beste test on bat txuri-urdinentzat, denboraldiaren hasierari begira minutuak eta sentsazioak pilatzen jarraitzen baitute. Asteazken honetan beste hitzordu bat Zubietan, oraingoan SD Eibarren aurka.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Folgado, Isasa, Larrañaga, Ropero, Agote (kap.), Olega, Eceizabarrena, Astoazaran, Gorosabel, Nebreda eta Soroeta. En la segunda parte también han jugado Garro, Uranga, Calderón, Arana, Carbonell, Telletxea, Mariezkurrena, Adjabeng, Ezkerra eta Osazuwak ere jokatu dute bigarren zatian.

Pau FC: Maubleu, Pouilly, Rakotozafy, Bamba, Paquiez (kap.), Fall, Benet, Basse, Daubin (Gasnier, min. 45+1), Lefebvre eta Leye. Versini, Openda, Diaby, Briançon, Pujos, Jaafar, Lienard eta Vitak ere jokatu dute bigarren zatian.

Golak: 1-0: Astiazaran, min. 9; 2-0: Mariezkurrena, min. 64; 3-0: Osazuwa, min. 75; 4-0: Mariezkurrena, min. 80.

Epailea: Álex Rivas. Txartel horia erakutsi die etxeko Oleaga eta Telletxeari eta kanpoko Pouilly, Lefebvre, Versini eta Opendari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!