Lehen taldeak aurredenboraldiko lehen lagunartekoa jokatu du gaur goizean Txapeldunen Ligako aurkari baten aurka. SCU Torreense izan da aurkaria; txuri-urdinen gonbidapena onartu, eta Donostiara etorri da udako prestaketa neurketa hau jokatzera.
Arturo Ruizen jokalariek hasieratik hartu dute partida mendean, baina Portugalgo taldeak lehen aukera baliatu du bederatzigarren minutuan markagailuan aurrea hartzeko. Gola jaso arren, txuri-urdinek neurketaren aginteari eutsi diote eta atsedenaldira iritsi aurretik hainbat aukera sortu dituzte, baina ez dute lortu nagusitasun hori berdinketan islatzea. Bigarren zatian ere gipuzkoarrek aurkariaren zelaian jokatu dute luzaroan, berdinketaren bila. Hala ere, unerik onenean zeudela, penalti batek SCU Torreenseren aldeko aldea handitzeko aukera eman du. Azken txanpan, gainera, langak Chacónen gola eragotzi du, aldeak murriztetik oso gertu izan baita.
Lehen neurketa ona, Txapeldunen Ligako aurkari baten aurka, Arturo Ruizen jokalarientzat. Datorren uztailaren 31n izango dute hurrengo hitzordua: ostiralean, 19:00etan, Logroño Uniteden aurka neurtuko dituzte indarrak Vianan.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Estensoro, Moraza, L. Camino, Ainhoa M., Cecilia, Intza, Seelenfreud, Ainoa, Cahynová, Soroa eta Azpirotz. Bigarren zatian: J.Arrula, Apari, Claudia.F, Aiara, Etxeberria, Esther, Arola, Nerea, Isasisasmendi, Chacón eta Ceci.
SCU Torrense: Ella Tonkin, Maile Hayes, Bárbara Latorre, Núria Mendoza, Catarina Pereira, Gerda Konst, Jannie Lakip, Rute Costa, Bárbara Lopes, Raquel Ferreira eta Nicole Nunes
Golak: 0-1: Jennie Lakip, min.9. 1-1: Janaina Weimer, min.92.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin