Lehen taldeko jokalariek aurredenboraldiko lehen lagunartekoa jokatuko dute ostiral honetan. Arturo Ruizen taldeak SCU Torreense hartuko du Zubietako Z7 zelaian, 11:00etatik aurrera.
Hainbat entrenamenduren ondoren, lehen egun hauetan landutakoa zelaira eramateko lehen aukera izango dute txuri-urdinek. Aurrean maila handiko aurkaria izango dute: Portugalgo taldea, denboraldi honetan UEFA Women’s Champions League txapelketan lehiatzeko erronkari ere aurre egingo diona.
Gureak berriz ere zelaian ikusteko eta ilusioz beteriko denboraldi honen hasieran babesteko lehen aukera izango da. Sarrera doakoa izango da, eta zaleek 1. atetik sartu beharko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin