REAL SOCIEDAD B

Ilusioz beteriko denboraldi baten hasiera

Vídeo

Aitor Resenderen jokalariek gaur goizean ekin diote lanari, denboraldi-aurreari hasiera emanez. Aurrean izango duten denboraldia berezia izango da, izan ere, iazko igoera historikoari esker, lehen aldiz ariko da talde txuri-urdina Lehen Federazioan, emakumezkoen estatuko futboleko bigarren mailan.

Ohiko taldeko argazkiak egin ondoren, lehen entrenamendua burutu dute Zubietan. Horrela, irailaren 13an hasiko den ligari begira prestaketa lanei ekin diete. Egun horretan jokatuko dute lehen jardunaldia, Zubietan, Cacereño Femeninoren aurka.

Erronka handiko denboraldia izango da jokalari gaztez osatutako taldearentzat. Esperientzia handiko taldeak eta goi mailan ibilitako jokalariak izango dituzte aurkari: Alhama CF, Levante UD, Club Atlético de Madrid B, CD Alba Femenino, FC Barcelona B, Real Madrid CF B, Cacereño Femenino, Athletic Club B, Sport Extremadura CD, Villarreal CF, Real Unión de Tenerife Santa Cruz, CD Tenerife Femenino B eta CA Osasunaren bigarren taldea. Kategoria berria izango da txuri-urdinentzat, joan-etorri luzeak eta maila handiko aurkariak izango dituen txapelketan. Horrek guztiak Aitor Resenderen jokalariei euren bertsiorik onena ematera behartuko die, asteburuz asteburu lehiakor izateko.

Egutegiak, gainera, ikusmin handia piztuko duten bi derbi utziko ditu. Lehenengoa urriaren 18an izango da, Athletic Club Bren aurka Zubietan; itzulikoa, berriz, otsailaren 7an jokatuko da Lezaman. CA Osasunaren bigarren taldearen aurkako neurketak, aldiz, azaroaren 22an izango dira Zubietan eta otsailaren 14an Taxoaren.


Bajak:

Enara Losada, Iraia Etxarte, Alaia Echeverría eta Omaya El Hamraoui. Realak eskerrak eman nahi dizkie jokalari hauei talde txuri-urdinean eman duten denboran erakutsitako lanerako gogo eta konpromisoagatik.

Altak:

Maria Mostajo, Irune Casamayor, Ainara Ugartemendia, Noa Vidal eta Helena González hirugarren taldetik igo dira.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!