Realak erritmoa eta sentsazioak irabazten jarraitzen du bere denboraldiaurrean. Gaur arratsaldean, Frantziako Ligue 1 txapelketako talde on baten aurka, bi eta bat galdu du Stade Maurice Trélut zelaian (Tarbes).
Hasiera parekatu baten ondoren, etxekoek aurrea hartu dute ordu erdia pasata, Vignolok area barruan aldaratze bat aprobetxatu eta baloia buruz sare barrura bidali ondoren. Bi minutu geroago, donostiarrek lehia berdintzea lortu dute, Carlos Solerrek area kanpotik sartutako falta jaurtiketa ikusgarri batekin. Atsedenaldira berdinketarekin joango ginela zirudienean, Hidalgok Vossahren asistentzia aprobetxatu du frantziarrak berriro abantailarekin jartzeko.
Txuri-urdinek partidaren pisua eraman dute aldageletatik igaro ostean. Aukera onena Carrerak izan du, etxekoen defentsak marra gainetik atera duen burukada baten bidez. Aihenek eta Barrenek ere bereak izan dituzte, baina atezainak biak gelditzea lortu du. Gipuzkoarrek estutzen jarraitu dute azken unera arte berdinketaren bila, baina markagailua ez da berriro mugitu.
Donostiarrak Alemaniako Kolonia hirira joango dira datorren astean beste bi lagunarteko jokatzeko denboraldiaurre honetan.
Fitxa teknikoa:
Toulouse FC: Restes, Diallo, Koumbassa, Nicolaisen (kap.), Tapé, Casseres Jr., Vossah, Vignolo, Dønnum, Gboho eta Hidalgo. Bigarren zatian Niflore, Saka, Amaaouch, Francis, Russell-Rowe, Methalie, Schmidt, Bique, Bakhouche, Siaka, Dardake eta Frechinguesek jokatu dute.
Real Sociedad: Marrero (Fraga, min. 75), Rupérez (Aramburu, min. 56), Zubeldia (kap.) (Beitia, min. 46), Pacheco (Jon Martín, min. 56), Javi López (Aihen, min. 56), Lebarbier (Herrera, min. 56), Aguirre (Turrientes, min. 56), C. Soler (Sučić, min. 56), Zakharyan (Marchal, min. 46), Ochieng (Barrene, min. 56) eta Carrera (Óskarsson, min. 56).
Golak: 1-0: Vignolo, min. 31; 1-1: C. Soler, min. 33; 2-1: Hidalgo, min. 45+4.
Epailea: Jean Guillaume Dasque. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin