Bete formulario hau eta eskatu zure sarrera/k urtarrilaren 23an Erroman jokatuko den SS Lazio eta Realaren arteko Europa Leagueko partidarako (21:00etan). Sarrera eskatzeko epea abenduaren 23an amaituko da (12etan).
Sarrera bakoitzak 30 euro balio du eta gehienez bi eskatu ahal izango dira. Eskatzaileak eskatutako datu guztiak sartu beharko ditu. Partidara lagun batekin joan nahi badu, pertsona horren izena, abizena eta NANa ere sartu beharko ditu.
Sarrerak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Sarrerak Reale Arenako leihatilan jaso ahalko dira urtarrilaren 15ean, 10:00(e)tatik 20: 00(e)tara. Sarrerak jasotzeko, eskabidea berresteko emaila aurkeztu beharko da, jasotzen duen pertsonaren bazkide-txartelarekin edo NANarekin batera.
Este formulario ha caducado. El plazo finalizó el 2025/01/14