SS LAZIO-REAL SOCIEDAD (URTARRILAK 23, 21:00)

Erromarako sarrerak

Jada urtarrilaren 23an Erroman (21etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 3.485 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

 - 3.340 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.

- 85 sarrera Halcon Viajesentzat. Jarri harremanetan zure Halcon Viajes sukurtsalarekin, bidaia gure bidaia-agentziaren bitartez antolatu nahi baduzu, sarrera ziurtatuta duzula.

- 60 sarrera languntaldeentzat.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik abenduaren 23ra bitarte, biak barne, egin behar da. Epea hilak 23an 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan behar du.

Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da.

Saridunek ere mezu elektroniko bat jasoko dute, sarrerak jasotzeko moduari buruzko informazioarekin. Urtarrilaren 15ean Reale Arenako leihatilan ordaindu beharko dute (10etatik 20etara).

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!