Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
Partidaren aurretik hasi nahi duzu festa? Igandean, hilak 17, hasten diren #RSFanExperience ekintzen barruan, erakargarrienetako bat adin guztietarako antolatu eta Anoeta inguruetan egun osoan zehar egongo den 3x3 Txapelketa izango da.
Zure lagunekin parte hartu nahi baduzu, eman izena formulario honetan eta gehitu zure taldeko kide guztiak. Futbolaz gozatzeaz gain esperientzia bakarra biziko duzu eta oroitzapen politen bat eraman ahal izango duzu. Gure bazkideei emango diegu lehentasuna, baina denok zaudete gonbidatuta.
30 talde sortuko dira, 5 kategoriatan banatuta. Izena emateko epea irailaren 13an amaituko da 23:59an. Izena emandakoen kopurua gaindituz gero, bazkide kopuru gehien dituen taldeari emango zaio lehentasuna eta zozketa bat egingo da. Ostegun eta ostiralean, kluba harremanetan jarriko da aukeratutako parte-hartzaile guztiekin informazio guztia zehazteko. Ostiralean jakinaraziko ditugu talde parte-hartzaileak.
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!