2017ko martxoa ekaina Lehen fasea Hegoaldeko hondoko bazkideak birkokatzea Itxi Gure etorkizuneko zelaia proiektu estrategikoa da Realaren etorkizunerako. Birmoldatzeko prozesuak irauten duen bitartean, ordea, honelako obretan nahitaez agertu ohi diren hainbat eragozpen sortuko dira. Bazkideak birkokatzeko plan bat prestatu dugu, obraren exekuzioaren eragina jasango duten eserlekuak behin-behinean banatzeko, hainbat etapatan. Bete Formularioa Martxoaren 22ra arte Zein eserlekuri eragingo die? Hegoaldeko hondoko guztiei. Birmoldaketa jasango duten lekuen xehetasun gehiago Beheko hegoaldea - bikoitia (20. atea) Guztiak Beheko hegoaldea - bakoitia (23. atea) Guztiak Beheko solairuartea (21 eta 22 ateak) Guztiak Goiko hegoaldea (21 eta 22 ateak) Guztiak Goiko ekialdeko tribuna eta alboko helgoaldea (21 eta 22 ateak) Ilarak: 1etik 11ra | Eserlekuak: 2tik 18ra Goiko nagusia eta alboko hegoaldea (21 eta 22 ateak) Ilarak: 1etik 11ra | Eserlekuak: 1etik 17ra Beheko ekialdea eta alboko hegoaldea (17. atea) Ilarak: 1etik 6ra | Eserlekuak: 119tik 131raIlarak: 7tik 12ra | Eserlekuak: 117tik 131raIlarak: 13tik 17ra | Eserlekuak: 121etik 131raIlarak: 18tik 21era | Eserlekuak: 119tik 131ra Beheko nagusia eta alboko hegoaldea (26. atea) Ilarak: 1etik 6ra | Eserlekuak: 120tik 132raIlarak: 7tik 12ra | Eserlekuak: 118tik 132raIlarak: 13tik 17ra | Eserlekuak: 122tik 132raIlarak: 18tik 21era | Eserlekuak: 120tik 132ra Non birkokatutko gaituzte? Estadioan libre dauden gainerako eserlekuetan. Ulertzen dugu "hobea" kontzeptu subjetiboa dela, baina saiatuko gara zuek denok futbolaz disfrutatzen jarraitzea, oraingoaren antzeko ezaugarriak dituzten eserlekuetan. Futbola etxekoekin edo lagunekin ikusten jarraitu ahal izango dut? Zale guztiak taldetan birkokatuko ditugu ahal den guztietan. Zer egin behar dut? Oso garrantzitsua da hurrengo formularioa betetzea ea eskatutako datu guztiak ematea, batez ere norekin etortzen zaren futbolera, elkarrekin birkokatu ahal izateko. Nola izango da prozesua? Formularioak 03/22ra arte entregatu ahal izango dira (hori barne). Jasotako datuekin oinarrituta taldeak egingo ditugu. Ountuazio indibidual bat kalkulatuko dugu antzinatasunaren, akzioduna izatearen eta Anoetara etorritako aldien arabera. Taldearen puntuazioa taldekideen puntuazioaren batez bestekoa izango da. 14 urtetik beherakoek ez dute punturik kenduko beren taldearen batez bestekoaren kalkuluan. Printzipioei eta balorazioari buruzko xehetasun gehiago ikusi. Printzipioei eta balorazioari buruzko xehetasun gehiago Birkokatzeko prozesua honako Printzipio eta Baremo hauei jarraituz egingo da. 1º oinarrizko printzipioak Oinarritzat hartuta datorren denboraldian estadioko lekuak BETETA egongo direla, birkokatzeko prozesua arautuko duten printzipioak hauek izango dira. Ahal den guztietan: Estadiora taldean etortzen diren bazkideak elkarrekin jarraitu ahal izateko lekuetan birkokatuko dira. Bazkideak gaur egun betetzen dutenaren antzeko edo goragoko kategoria duen lekuan birkokatuko dira. Hegoaldeko Beheko Tribunako bazkideak estadioko Beheko Tribunetan birkokatuko dira, dauden lekuen artean. Hegoaldeko Goiko eta Solairuarteko Tribunetako bazkideak ahal dela estadioko Goiko Tribunetan birkokatuko dira, dauden lekuen artean. Baremoak Oinarrizko printzipio hauei jarraituz, betiere kontuan hartuta leku erabilgarriak gutxi direla, eserlekua aurrez emateko prozesua ezarritako hurrenkeraren arabera egingo da, baremo hauetan oinarrituta: Antzinatasuna Antzinatasun urte bakoitza “x”rekin biderkatuko da, taularen arabera: 0 - 2 urte x13 - 4 urte x35 - 6 urte x67 - 10 urte x711 - 15 urte x86 - 20 urte x921 - 25 urte x1026 - 30 urte x1131 - 35 urte x1236 - 40 urte x1441 - 45 urte x1646 - 50 urte x1851 urte baino gehiago x20 Akziodunen hobariak 6 puntu akzio bakoitzeko Hobariak estadiora bertaratzeagatik %50 - %66 bertaratuta: 10 puntu%66 - %75 bertaratuta: 20 puntu%76 - %99 bertaratuta: 30 puntu%100 bertaratuta: 50 puntu E-mail bat bidaliko dizuegu bakoitzari, aurrez emandako eserleku berriaren 3Dko ikuspegi batekin, 04-18tik aurrera. Bazkide bakoitzak eserleku berria onartu edo libre utzi ahal izango du modu indibidualean. Urrats hau ezinbestekoa da aurrez emandako eserlekua berresteko. 04-30era arte egin ahal izango da (hori barne) Eserlekua libre uzten bada, aurrez emandakoa baliogabetu egingo da. 05-01etik aurrera harremanetan jarriko gara aurreko prozesutiklibre geratu diren eslerkeuen artetik beste bat proposatzeko. 2. pausora joan