Hamar bitxikeri

Reala eta Sportingen artean

Hamar bitxikeri

Bi taldeek Torrelavegan lagunartekoa jokatu zuten urrian. Asturiarrek 2-1 irabazi zuten.

1

Bi taldeek Pitxitxi eta Zamora sari bana dute palmaresean, Bienzobas eta Quini, eta Arconada eta Ablanedo.

2

Bi denboralditan Realak San Mamesen jaso du Sporting (1982-83 eta 1989-90) Atotxa itxita baitzegoen.

3

1988-89 denboraldiko azken partidan Urre eta Brillantezko Intsignia ipini zieten Jesus Mari Zamora eta Luis Arconadari.

4

Jose Angel eta Borja Viguera dira, besteak beste, bi taldeen kamiseta jantzi duten jokalariak.

5

Elias Querejeta eta Oscar De Paulak debuta egin zuten Realarekin Sportingen aurkako partidetan.

6

Javier Clamente da bi taldeen eserlekuan izan den entrenatzailea.

7

Garaipen handiena 2011-12 denboraldian izan zen. Realak 5-0 irabazi zuen Zurutuza (2), Elustondo, Aranburu eta Griezmannen golekin.

8

Jose Mari Bakero, 4 golekin, talde asturarrari gol gehien sartu dion jokalaria da.

9

Bi taldeen artean jokatutako lehen liga partida 1940-41 denboraldian jokatu zen. Realak Atotxan 2-1 irabazi zuen F.Teran eta Pedrinen golekin.

10