Camp Noun debuta egin zuten azken bi jokalariak Chory Castro eta Jose Angel izan ziren. Aurrelariak, gainera, gola egin zuen.
1
Silvestre Igoa, Elizondo, Irulegi, Bittor Alkiza, Oceano, Aitor López Rekarte edo Khokhlov, besteak beste, Realarekin debuta egin zuten FC Barcelonaren aurka.
2
1934ko abenduaren 16ean Pedro Irastorzak debuta egin zuen 15 urte eta 288 egunekin. Realeko historian debuta egin duen jokalari gazteena da.
3
Larunbatekoa aurten bi taldeek elkarren aurka jokatzen duten laugarren lehia izango da. Anoetan berdinketa Ligan eta bi porrot Kopan.
4
Pello Artola, Francisco Javier Urruticoechea eta Claudio Bravo dira bi taldeen kamiseta defendatu duten hiru atezainak.
5
Julen Lopetegui, espainiar hautatzailea, Zubietan hazi zen eta Sansen jokatzera iritsi zen. FC Barcelonan hiru urte jokatu zuen (1994-97)
6
Gure entrenatzailea, Eusebio Sacristan, talde blaugranaren jokalari izan zen 7 denboralditan zehar (19988-1995). 11 titulu irabazi zituen.
7
John Aldridge, 4 golekin, FC Barcelonari eginiko bisitetan gol gehien sartu duen jokalari txuri-urdina da.
8
Txuri-urdinen lehen garaipena 1978-79 denboraldian iritsi zen. Realak 1-3 irabazi zuen Satrustegui, Idigoras eta Zamoraren golekin.
9
Bi taldeen artean Bartzelonan jokatutako lehen liga partida 1928-29an izan zen. Etxekoek irabazi zuten bat eta huts.
10
Ongi etorri Real Sociedadeko eremu pribatura.
Zuretzat bakarrik prestatu ditugun edukietaz gozatzera gonbidatzen zaitugu.