Bi taldeen artean Donostian jokatutako lehen partida 1946-47 denboraldian izan zen. Bigarren Maila zen eta Realak 2-0 irabazi zuen Vazquez eta Camposen golekin.
1
Jose Caeiro, 40 eta 50. hamarkadetako aurrelaria da, 4 golekin, Malagari Donostian gol gehien sartu dizkion jokalari txuri-urdina.
2
Juanmi, aurrelari txuri-urdina, malagarren harrobian hazi zen eta lehen taldean 2009tik 2015era bitartean egon zen. (2013an Racingen utzita egon zen bost hilabete).
3
Chory Castro, orain Malagan, 2012tik 2016ra egon zen Realean.
4
Juanito, Gerardo, Nacho edo Rossato dira bi taldeen kamisetak jantzi dituzten beste zenbait jokalari.
5
2003-04ko Real – Malaga batean Urre eta Brillantezko Intsignia ezarri zitzaion Javi De Pedrori.
6
Carlos Velak Realaren 3.000.gola sartu zuen Lehen Mailan Málagaren aurkako partida batean. 2012-13 denboraldia zen.
7
Eusebio eta Michel, bi taldeko entrenatzaileak, espainiar selekzioan taldekide izan ziren 80 eta 90. hamarkadetan.
8
Futbolarien greba bat zela eta, 1984-85eko Real – Malaga partidan Rodríguez, Ribera, Albistegui, Loren, Chinchurreta, Calvo, Moreno, M. Begiristain, Ponce, Arruti eta Zudairek egin zuten debuta.
9
Ongi etorri Real Sociedadeko eremu pribatura.
Zuretzat bakarrik prestatu ditugun edukietaz gozatzera gonbidatzen zaitugu.
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin
Eta,laister, askoz gehiago
Hau dena galdu behar al duzu? Sartu eta gozatu zure klubaz.